Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2020ko urtarrilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
109

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak 2019an eta 2020an egiteko dirulaguntzak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko irailaren 11ko Aginduaren bidez (irailaren 18ko EHAA, 180. zk.), euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak 2019an eta 2020an egiteko dirulaguntzetarako deialdia arautu zen.

Aginduaren 15. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, Balorazio Batzordea 2019ko azaroaren 28an bildu ondoren eta eskabideak aztertu eta gero, dirulaguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2019ko azaroaren 28an, eta horrekin batera, Aginduaren 15. artikuluaren araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.

Hori dela eta, Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta Aginduaren 17. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Dirulaguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsonei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Laugarrena.– Dirulaguntzaren xede diren proiektuek 2019ko ekitaldian hasita egon edo hasi behar dute eta 2020ko urriaren 7a baino lehen amaitu. Gauzatzeko epea ezingo da atzeratu edo luzatu data horietatik aurrera.

Bosgarrena.– Dirulaguntzaren xede diren proiektuek 2019ko ekitaldian hasita egon edo hasi behar dute eta 2020ko urriaren 7a baino lehen amaitu. Gauzatzeko epea ezingo da atzeratu edo luzatu data horietatik aurrera.

Seigarrena.– Emandako dirulaguntzen ordainketa honela egingo da, aginduaren 20. artikuluan xedatutakoari jarraituz:

a) Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren % 50 ordainduko da esleitzen den unean, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako % 50a, gastua justifikatu ondoren, dirulaguntzaren indarraldia amaitzean eta aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztuta egingo da.

Seigarrena.– Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko eta likidazioa egiteko, aginduaren 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoa beteko da. Edozein kasutan, 2020ko urriaren 27a izango da dirulaguntza jaso duten proiektuen egiaztagiriak aurkezteko epearen azkeneko eguna.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala