7. zk., 2020ko urtarrilaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (286 KB - 6 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
104
AGINDUA, 2019ko azaroaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, «Peńascal» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko irailaren 23ko Aginduaren bidez baimena ematen zaio Peńascal Fundazioari ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko (2003ko azaroaren 4ko EHAA).
Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketa, lanerako lanbide-heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi horiek enplegurako lanbide-heziketaren sisteman txertatuta.
Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du lanbide-heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, beti ere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.
Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan dago garatuta Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluan ezarritakoa, eta, 5. eta 6. artikuluetan, ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak zehazten ditu, hurrenez hurren.
Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu lanbide-heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, lanbide-heziketako ikastetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.
Bigarren Hezkuntzako Peńascal Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari eman zaio hasiera. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko, hau
XEDATZEN DUGU:
1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua baimentzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, «Peńascal» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datuekin:
a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe integratua.
b) Izen espezifikoa: «Peńascal».
c) Kode zenbakia: 48015839.
d) Titularra: «Peńascal, Sociedad Cooperativa.»
e) Helbidea: Belategi plaza 1; Bilbao-Galdakao errepidea 10, eta Lezamako Trenbide Zaharra 75.
f) Herria: Bilbao.
g) Udala: Bilbao.
h) Lurralde historikoa: Bizkaia.
«Peńascal» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako Lanbide-Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.
2. artikulua.– Heziketa eskaintza eta ikasleak.
1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.
2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo –arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.
3. artikulua.– Hezkuntza administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.
a) «Merkataritza zerbitzuak», Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Merkataritza jarduerak», Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– Lanbide-arloa: eraikuntza eta obra zibila.
a) «Eraikinak eraberritzea eta mantentzea», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3.– Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.
a) «Elektrizitatea eta elektronika», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
4.– Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.
a) «Elementu metalikoen fabrikazioa», Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
b) «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
5.– Lanbide-arloa: ostalaritza eta turismoa.
a) «Okintza eta pastelgintza», Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
b) «Sukaldaritza eta jatetxe-arloa», Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
c) «Sukaldaritza eta gastronomia», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
d) «Jatetxe arloko zerbitzuak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
e) «Sukalde-zuzendaritza», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
6.– Lanbide-arloa: elikagaien industriak.
a) «Elikagaien industriak», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Elikagaien elaborazioa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) «Okintza, gozogintza eta konfiteria», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
7.– Lanbide-arloa: instalatze eta mantentze lanak.
a) «Etxebizitzen mantentze-lanak», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
b) «Hozteko eta girotzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) «Beroa sortzeko instalazioak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
8.– Lanbide-arloa: zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.
a) «Arotzeria eta altzarigintza», Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
b) «Arotzeria eta altzarigintza», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) «Instalazio eta altzari hornikuntza», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
d) «Diseinu eta altzari hornikuntza», goi-mailako heziketa-zikoa. Edukiera: ziklo 1.
9.– Lanbide-arloa: ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
a) «Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa», Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Jantzigintza eta moda», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa.
a) «Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Enpresen finantzaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
2.– Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.
a) «Biltegikoa jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Merkataritzako jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Salmenten merkataritza-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
3.– Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.
a) «Kontrol programagarria duen automatismoa», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
4.– Lanbide-arloa: energia eta ura.
a) «Eraikinen energia-eraginkortasuna», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Eguzki-instalazio termikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Gas sareak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Gas sareak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
5.– Lanbide-arloa: eraikuntza eta obra zibila.
a) «Igeltserotzako fabrikak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Eraikuntzako estaldura jarraituetako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
6.– Lanbide-arloa: turismoa eta ostalaritza.
a) «Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Pastelgintzako oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Sukaldeetako ekoizpena eta zuzendaritza», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Jatetxeko eta tabernako oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Cateringeko oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Sukaldaritza», profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Tabernako eta kafetegiko zerbitzuak», profesionaltasun-ziurtagiria.
h) «Gozogintza», profesionaltasun-ziurtagiria.
j) «Jatetxeko zerbitzuak», profesionaltasun-ziurtagiria.
7.– Lanbide-arloa: instalatzea eta mantentzea.
a) «Etxeko iturgintzako eta berotzeko eta girotzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Hozteko instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
8.– Lanbide-arloa: elikagaien industriak.
a) «Okintza eta opilgintza», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Pastelgintza eta konfiteria», profesionaltasun-ziurtagiria.
9.– Lanbide-arloa: zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.
a) «Instalatzeko eta altzariz janzteko proiektuak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Zurezko eraikuntzen muntaketa eta instalazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Arotzeriako eta altzarigintzako elementuetan bernizak eta lakak aplikatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Arotzeriako eta altzarigintzako lanak», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Altzariak eta arotzeriako elementuak muntatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Zura eta deribatuak mekanizatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Altzariak instalatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
h) «Arotzeriako elementuak instalatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
10.– Lanbide-arloa: gizarte eta kultura zerbitzuak.
a) «Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza», profesionaltasun-ziurtagiria.
11.– Lanbide-arloa: ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
a) «Ehunezko eta larruzko jantzien eta gaien konponketak eta egokitzapenak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Altzariak eta hormak tapizatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Errezelak eta dekorazio-osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.
1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.
2.– Era berean, kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.
6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.
Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa beteko da.
LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua eratzea.
Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxea Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.
Agindu hau indarrean jarriko da 2020/2021eko ikasturtearen hasieran.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diete Hezkuntzako sailburuari edo Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 25a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.