7. zk., 2020ko urtarrilaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (288 KB - 5 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
100
AGINDUA, 2019ko azaroaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, «Maristak Durango» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko.
1998ko ekainaren 16ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduaren bidez baimena ematen zaio Maristak Durango itunpeko ikastetxeari erdi- edo goi-mailako lanbide- heziketako prestakuntza zikloak emateko (1998ko uztailaren 3ko EHAA).
Kualifikazioen eta Lanbide-heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketa, lanerako lanbide-heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi horiek enplegurako lanbide-heziketaren sisteman txertatuta.
Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, beti ere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.
Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 11. artikuluan dago garatuta Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak ezarritakoa, eta ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak zehazten ditu, 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren.
Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.
Bigarren Hezkuntzako Maristak Durango Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko, hau
XEDATZEN DUGU:
1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua baimentzea.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Maristak Durango Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datuekin:
a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe integratua.
b) Izen espezifikoa: «Maristak Durango».
c) Kode zenbakia: 48004143.
d) Titularra: «Hermanos Maristas».
e) Helbidea: Juan Antonio Abasolo 6.
f) Herria: Durango.
g) Udala: Durango.
h) Lurralde historikoa: Bizkaia.
2.– «Maristak Durango» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako Lanbide-heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza sailaren menpeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.
2. artikulua.– Heziketa eskaintza eta ikasleak.
1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.
2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo –arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan- lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.
3. artikulua.– Hezkuntza administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa:
a) «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Administrazioa eta finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.
a) «Elektrizitatea eta elektronika», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Instalazio elektrikoak eta automatikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) «Automatizazioa eta robotika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3.– Lanbide-arloa: Fabrikazio Mekanikoa.
a) «Elementu metalikoen fabrikazioa», Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) «Fabrikazio mekanikoko-diseinua», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
4.– Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak.
a) «Mikroinformatika sistemak eta sareak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Sareko informatika- sistemen administrazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
5.– Lanbide-arloa: Instalatze eta Mantentze Lanak.
a) «Mekatronika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.
a) «Administrazio-kudeaketako jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Finantza-produktuak eta –zerbitzuak merkaturatzea eta administratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Ikuskapenerako kontabilitate- eta Administrazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Giza baliabideen kudeaketa integratua», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Enpresen finantzaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.
a) «Merkataritzako jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Denda txikiak kudeatzeko jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Salmentako jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Salmenten merkataritza-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
3.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.
a) «Industria-automatizazioko sistemak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Ekipo elektronikoen zainketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Automatizazio-sistema industrialen muntaketa eta zainketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Sistema domotiko eta inmotikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
4.– Lanbide-arloa: Fabrikazio Mekanikoa.
a) «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Txapa metalikoko piezak ekoizteko trokelak fabrikatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Txapa prozesatzeko tresnak diseinatzea», profesionaltasun-ziurtagiria
d) «Produkzioaren kudeaketa fabrikazio mekanikoan», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Txiribil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Ekipo-ondasunen eta industria-makineriaren muntaketa eta abiaraztea», profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
5.– Lanbide arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) «Datu-baseen administrazioa», profesionaltasun-ziurtagiria «web teknologiak erabilita aplikazioak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Interneteko zerbitzuak administratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Web orriak egitea eta argitaratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Web orriak egitea eta argitaratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Mikroinformatika-sistemak muntatzea eta konpontzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Mikroinformatika sistemak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Informatika-segurtasuna», profesionaltasun-ziurtagiria.
h) «Mikroinformatika sistemak», profesionaltasun-ziurtagiria.
6.– Lanbide arloa: Instalatzea eta mantentzea.
a) «Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa», profesionaltasun-ziurtagiria.
5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.
1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.
2.– Era berean, kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.
6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.
Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.
XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua eratzea.
Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira ikastetxea integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.
Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021eko ikasturtearen hasieran.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diete Hezkuntzako sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 25a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.