7. zk., 2020ko urtarrilaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
95
EBAZPENA, 2019ko azaroaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Isobide, Asesores y Consultores SL enpresa homologatzen baita, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.
Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa arautu zen. Dekretuak bi helburu ditu: batetik, gizarte-eragileen bitartez, enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak aplikatzea sustatzea, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuak onak, eraginkorrak eta profesionalak izatea bermatzea.
Janire Villoria Delgado andreak, Isobide, Asesores y Consultores SL enpresa ordezkatuz, indarreko arautegian eskatutako agiriak aurkeztu ditu; agiriok aztertuta ondorioztatu da ezen enpresak bete egiten dituela 105/2004 Dekretuaren 2. artikuluan eskatzen diren betekizunak.
Batzorde Ebaluatzaileak egiaztatu du ezen enpresa eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela, hau da, dekretu arautzailearen 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.
Hori dela eta, aurkeztutako eskabideen eta agirien balorazioa aztertu ondoren eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Isobide, Asesores y Consultores SL bost urterako homologatu da, enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eta bertan finkatutako baldintzekin.
Bigarrena.– Isobide, Asesores y Consultores SL enpresak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazio hau, indarrean dagoen bitartean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, eta, horretarako, bi hileko epea egongo da, ebazpena aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 21a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.