
248. zk., 2019ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BALMASEDAKO UDALA
5905
IRAGARKIA, 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
Abenduaren 12ko 0861/2019 Dekretuaren bitartez, Balmasedako Udalak 2019rako Lan Eskaintza Publikoa onartu zuen, aurrekontu-hornidura duen eta langile funtzionarioentzat den plaza huts honek osatua:
Sustapen-sistema: oposizio-lehiaketa askea.
Plazaren izena: agentea.
Taldea: C1.
Eskala: administrazio berezia.
Zerbitzu berezien azpieskala.
Mota: Udaltzaingoa.
Kategoria: Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agentea.
2. hizkuntza-eskakizuna; derrigortasun data: 2016-04-19.
Dagokion deialdian zehaztuko da hala prozedura nola eskainitako plaza eskuratzeko betebeharrak.
Hori guztia, bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena) 70. artikuluarekin eta uztailaren 6ko 6/89 Legearen (Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa) 23. artikuluarekin.
Balmaseda, 2019ko abenduaren 12a.
Alkatea,
AITOR LARRINAGA GARCÍA.