248. zk., 2019ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5904
EBAZPENA, 2019ko abenduaren 17koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Estibaliz Saez de Camara Oleaga andreak gainditu egin duela 2019ko uztailaren 16ko ebazpenak (2019ko abuztuaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingurumenaren Teknologiak» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Estibaliz Saez de Camara Oleaga andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***3853**. Kodea: AGC8L1-D00112-21. Jakintza arloa: Ingurumenaren Teknologiak. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingurumenaren Zientzia eta Teknologia» eta «Kutsadura Atmosferikoaren Kimika eta Kutsatzaileen Sakabanaketa».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2019ko abenduaren 17a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.