247. zk., 2019ko abenduaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5901
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira, Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian, izapidetzen ari den 557/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:
Ertzaintzako Funtzionario bik 557/2019 jarritako prozedura laburtua, 2019ko urtarrilaren 23ko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduran emandako 2019ko urriaren 15eko ebazpenen kontra. Ebazpen horiek pertsona horiek hautaketa-prozeduratik kanpo uztea erabaki zuten.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko abenduaren 16a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.