246. zk., 2019ko abenduaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5890
IRAGARKIA, 2019ko abenduaren 23ko autoari buruzkoa, 2019ko abenduaren 20ko autoa zuzentzen duena.
Jasota 2019ko abenduaren 23an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Hirugarren Atalak 104/2019 kautelazko neurrien prozeduran ofizioz emandako autoa, 200/2019 Dekretua, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarena, gidari eta baimen nazionala duten ibilgailuen errentamendu-zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa, aurkaratutako egintza izanik, aipatutako autoaren xedapen-zatia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. Aretoak honako hau
XEDATZEN DU:
Prozedura honetan 2019-12-20an emandako autoa zuzentzea erabaki da, honela: «2. Uberrek eskatutako kautelazko neurria ematea, hau da, abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuaren 2. artikuluko 2. eta 5. puntuen indarraldia kautelaz etetea (200/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan baimen nazionala (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa)».
Horrela, auto honen bidez, adostu, agindu eta sinatu egiten dute jaun/andreek. Auzitegi hau osatzen duten magistratuak, eta Justizia Administrazioaren Letraduak horren fede ematen du.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 26a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.