Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2019ko abenduaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5885

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onartzen baita Astigarragako udal-mugartean, 132 kV-ko eta zirkuitu sinpleko Hernani ZB-Oiartzun 2 ZB linea elektrikoaren aldaketa, 18. eta 21. euskarrien artean eraberritzeko proiektua, eta instalazioa baimentzen baita. Erreferentzia: 20-ATY-2019-80.

AURREKARIAK

1.– 2019ko ekainaren 28an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U. enpresak (egoitza: San Adrian etorbidea 48, Bilbao) honako hau eskatu zuen: Astigarragako udal-mugartean, 132 kV-ko eta zirkuitu sinpleko Hernani ZB-Oiartzun 2 ZB linea elektrikoaren aldaketa, 18. eta 21. euskarrien artean eraberritzeko proiektua. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoak aurkeztu zituen.

2.– Proiektu hori jendaurrean jarri da hogei eguneko epean, honako hauetan ezarritakoa betetzeko: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikulua (2002-12-23ko EHAA) eta Goi-tentsioko instalazio elektrikoen erregelamendua eta haren oinarri teknikoak (ITC-LAT 01etik 23ra; maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori, 2014-06-09ko BOE).

3.– Ondorio horietarako, informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen, 2019ko urriaren 22ko GAOn, EHAAn eta www.euskadi.eus web-orrian, Energia eta Meategiak/ Energia ataleko Azpiegitura–proiektuei buruzko informazioaren atalean.

4.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2019ko urriaren 02an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Astigarragako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Telefonica España, SAUri eta Ura Uraren Euskal Agentziari eskaerarekin ados ba ote zegoen, edo aitzitik, kontra ba ote zegoen adierazteko, eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezartzeko eskatu zitzaion. Ez diote eskaerari erantzun.

5.– Informazioa jendaurrean jartzeko epean, ez zen alegaziorik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenarekin bat etorriz eman da ebazpen hau, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena.

2.– Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak xedatzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da.

3.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

4.– Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.

5.– Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, Gipuzkoako lurralde-ordezkariak honako hau:

EBAZTEN DU:

Baimena ematea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U. enpresari instalazio hau gauzatzeko, eta onartzea horren gauzatze-proiektua: 132 kV-ko eta zirkuitu sinpleko Hernani ZB-Oiartzun 2 ZB linea elektrikoaren aldaketa, 18. eta 21. euskarrien artean eraberritzeko proiektua, Astigarraga udalerrian. Erreformak honako hauek hartuko ditu barnean:

132 kV-ko eta zirkuitu sinpleko Hernani ZB-Oiartzun 2 ZB linea elektrikoaren aldaketa, 18. eta 21. euskarrien artean eraberritzeko proiektua:

132 kV-ko aireko linea:

– Ap.20 euskarriaren kokapena aldatu da, eta, ondorioz, Ap.18 eta Ap.21 euskarrien arteko tartea.

Ebazpen hau ematen da 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Donostia, 2019ko abenduaren 5a.

Gipuzkoako lurralde ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala