Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2019ko abenduaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5884

ERABAKIA, 2019ko abenduaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, irakasle-ikertzaileen 2019ko lan eskaintza publikoa eta barne promozioa onartzeko dena.

Uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, 19.Bat. 2 artikuluan zehazten du administrazio publikoetarako birjartze tasa ehuneko 100ekoa izango dela, baldin eta aurreko ekitaldian aurrekontu egonkortasunerako eta zor publikorako helburuak eta gasturako araua bete badituzte.

2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrak automatikoki luzatu dira, Konstituzioko 134.4 artikulua eta Aurrekontuen Lege Orokorreko 38.1 artikulua aplikaturik (47/2003 Legea, azaroaren 26koa).

Hori kontuan hartuta, aztertu da 2018an behin betiko zenbat baja egon den irakasle-ikertzaileen plantillan, finkoetan eta iraunkorretan, eta, guztira, 146 irakasle izan dira.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako birjartze tasaren mugaren barruan, unibertsitate bakoitzak eskainitako plazen kopuru osoaren % 15 gutxienez bideratu beharko du, nahitaez, Ramón y Cajal programa amaitu eta I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreak lan kontratudun langile finko gisa kontratatzera.

Era berean, 6/2018 Legeak, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrenak, 19. artikuluaren bosgarren atalean honako hau dio: «La validez de la tasa autorizada en el apartado Uno números 2 a 6 de este artículo estará condicionada a que las plazas resultantes se incluyan en una Oferta de Empleo Público que, de conformidad con lo establecido en el apartado 2 del artículo 70 del EBEP, deberá ser aprobada por los respectivos órganos de Gobierno de las Administraciones Públicas y publicarse en el Boletín oficial de la Provincia, de la Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, antes de la finalización de cada año.

La validez de dicha autorización estará igualmente condicionada a que la convocatoria de las plazas se efectúe, mediante publicación de la misma en el Diario Oficial de la Provincia, Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, en el plazo improrrogable de tres años, a contar desde la fecha de la publicación de la Oferta de Empleo Público en la que se incluyan las citadas plazas, con los requisitos establecidos en el párrafo anterior, de conformidad con lo dispuesto en el apartado 1 del artículo 70 del EBEP».

Bestalde, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 62. artikuluaren bigarren atalak, irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren bidez eguneratuak, honako hau dio:

Unibertsitateko irakasleen kidegoetako plazen lehiaketak.

«Halaber, unibertsitateek euren aurrekontuetako gastu-egoeran zuzkidura daukaten barne-sustapenerako plazetarako deialdia egin ahalko dute, Unibertsitateko Katedradunen Kidegora sartze aldera. Plaza horiek ezingo dute gainditu txanda askeko enplegu-publikorako eskainitako plazen kopuru maximoa, eta urte berean deialdia luzatuko da Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoko edo Ikerketako Organismo Publikoetako Ikertzaile Zientifikoen Eskalako karrera duten funtzionarioak lege horretako 56. artikuluko irakasle-kidegoetara sartzeko, gutxienez ere bi urtez modu efektiboan jardun badute izaera horretako zerbitzuetan...».

Bestalde, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 56.1 artikuluak, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran, honako hau xedatzen du:

«Cuerpos docentes universitarios.

1.– El profesorado universitario funcionario pertenecerá a los siguientes cuerpos docentes:

a) Catedráticos de Universidad.

b) Profesores Titulares de Universidad.

El profesorado perteneciente a ambos cuerpos tendrá plena capacidad docente e investigadora».

Bada, lan eskaintza publikoaren txanda irekian unibertsitateko irakasleen kidegoetako 20 plaza onartu direnez, guztiak unibertsitateko irakasle titularren kidegokoak, horixe da barne promozioan eskain daitekeen unibertsitateko katedradunen plaza kopurua, gehienez.

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak bilera egin zuen 2019ko azaroaren 18an, eta ontzat jo zuen irakasle-ikertzaileen 2019ko Lan Eskaintza Publikorako plazen zerrenda. Eskaintza hori bi neurri hauen emaitza da: batetik, birjartze tasarena, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean (2019rako automatikoki luzatuan) jasotakoa, eta, bestetik, barne promozioarena, irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitakoa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak baimena eman zion Euskal Herriko Unibertsitateari plaza horiek Lan Eskaintza Publikoan eta barne promozioan ateratzeko.

Horregatik guztiagatik, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen proposamenez, Gobernu Kontseiluak honako hau:

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Onartzea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2019ko Lan Eskaintza Publikoa, I. eranskinean zehaztutako plazekin.

Bigarrena.– Onartzea barne promozioan aterako diren unibertsitateko katedren zerrenda, II. eranskinean zehaztutako plazekin (10/2015 Errege Lege Dekretua, irailaren 11koa, azken xedapenetatik bigarrena).

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2019ko abenduaren 12a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Idazkari nagusia,

PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.

I. ERANSKINA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLE-IKERTZAILEEN LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2018. URTERAKO (TXANDA IREKIA)

Funtzionarioak eta lan kontratudunak

(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BARNE PROMOZIOAREN BIDEZ DEIALDI PUBLIKOAN ATERAKO DIREN UNIBERTSITATEKO KATEDRAK (IRAILAREN 11KO 10/2015 ERREGE LEGE DEKRETUAREN AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala