244. zk., 2019ko abenduaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5872
HUTS-ZUZENKETA, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduarena, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko deialdia egiten bazitzaien 2019-2020ko ikasturtean ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten EAEko unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Horrelako hutsak atzeman dira agindu honetan: Agindua, 2019ko azaroaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2019-2020 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena (2019ko abenduaren 5eko EHAA, 232. zk.). Eta honela zuzendu behar da:
2019/5618 orrialdean (14/9), 15. artikuluaren 2. paragrafoan,
hau dio:
«2.– Dokumentazio hori aurkezteko epea 2019ko azaroaren 15ean amaituko da, 15a barne. Erakunde onuradunek jasotako dirulaguntzak justifikatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: (...)»
Baina beste hau esan behar du:
«2.– Dokumentazio hori aurkezteko epea 2020ko azaroaren 13an amaituko da, 13a barne. Erakunde onuradunek jasotako dirulaguntzak justifikatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: (...)»