Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2019ko abenduaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5864

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Hirugarren Atalak emandako 104/2019 kautelazko neurrien prozeduran 2019ko abenduaren 20ko Autoaren Hirugarren Xedapena betetzeari buruzkoa. Hirugarren xedapen hori Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuan gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzko 2019ko abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuari dagokio.

2019ko abenduaren 20ko Autoaren Hirugarren Xedapena betez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Hirugarren Atalak emandako 104/2019 kautelazko neurrien prozeduran, aurkaratutako egintza Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren abenduaren 17ko 200/2019 Dekretua da Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa. Aipatutako autoaren xedapen-zatia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

Aretoak honako hau XEDATZEN DU:

1.– Premia berezia aintzat hartzea.

2.– Uberrek eskatutako kautelazko neurria ematea, hau da, kautelaz etetea Abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuaren 2. Artikuluaren 2. eta 3. Puntuen indarrialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa.

3.– Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eskatzea auto honen xedapen-zatia lehenbailehen argitara dezala Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

4.– Administrazio demandatuari jakinaraztea, hiru egun balioduneko epean alegatu dezan egoki deritzona neurria kendu, mantendu edo aldatzeari buruz.

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik jarri (135. artikulua, AAJL).

Horrela, auto honen bidez, adostu, agindu eta sinatu egiten dute Auzitegi hau osatzen duten magistratu jaun/andreek eta Justizia Administrazioaren Letraduak horren fede ematen du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala