Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2019ko abenduaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5856

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2020rako deialdia.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko abenduaren 11ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, onartu egin du laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen deialdia, eta, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio hori argitaratzea.

Azaldutakogatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2020rako deialdia. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko abenduaren 11ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen, eta ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, zeinaren bidez deialdia onartzen baita, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO SAILBURUAREN 2009KO MAIATZAREN 4KO AGINDUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZEN 2020RAKO DEIALDIA, LANERATZEKO ENPRESAK SORTZEKO ETA MANTENTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez (2009ko maiatzaren 26ko EHAA, 98. zenbakikoa) arautzen dira laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko ematen dituen laguntzak. Laguntza horiek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailak abiarazi zituen, enpresa horiei laguntza emateko, betiere haien ezaugarri eta beharrei egokituta. Horren esparruan, dirulaguntzak aurreikusten dira laneratzeko enpresak sortzea sustatzen duten erakundeentzat, bai eta laneratzeko enpresentzat ere, mantendu ahal izan daitezen.

2009ko maiatzaren 4ko aipatutako Aginduaren 17. artikuluak berariaz xedatzen du urtero egingo dela bertan aurreikusitako laguntzen deialdia, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak bertan adierazten du aurrekontua zenbatekoa den eta eskabideak aurkezteko epea. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 8. artikuluan xedatzen denez, enpleguari eta gizarteratzea sustatzeari buruzko politika Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumena da.

Bestalde, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguko, enplegurako prestakuntzako eta autoenpleguko eta enpresen sorkuntzako programak kudeatzeko eskumena, indarrean dagoen urriaren 13ko 3/2011 Legean ezarrita dagoenez. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 2011ko urtarrilaren 1ean martxan jarri zenez geroztik, bere gain hartu du laneko legedia betearazteko arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak kudeatzeko ardura, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan; eta bere gain hartu du, halaber, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-politika aktiboen arloan betetzen zituen eginkizunen kudeaketa. Eginkizun horien artean dago 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntza-programa kudeatzea.

Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren estatutuen 3. artikuluko b) letran xedatutakoarekin bat etorrita, enplegurako, enplegu-prestakuntzarako, autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko programen barruan sartzen da dirulaguntzetarako deialdiak onartzea ere, eta erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluari dagokio funtzio hori, halaxe baitago ezarria aipatutako estatutuetako 7. artikuluko f) letran.

Era berean, laguntzak kudeatzen dituen organoa aldatu denez, eta publizitatea eta segurtasun juridikoa errespetatze aldera, komenigarria da laguntzak jaso ditzaketenei jakinaraztea dirulaguntzak emateko prozeduraren xehetasunak eta betebeharrak, 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat ez datozenak.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hala proposatuta, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2019ko abenduaren 11ko saioan onartu du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako 2020rako laguntzen deialdia. Agindu horretan arautzen dira laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak, baldintza hauetan:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

Laguntza hauen eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen, eta 2020ko irailaren 30era arte luzatuko da.

Bigarrena.– Diru-baliabideak.

1.– Deialdi honen helburu diren laguntzak finantzatzeko diru-baliabideak honako hauek izango dira: guztira 10.370.000 euro; horietatik, 2.020.000 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, 3.240.000 euro 2021eko konpromiso-kredituari, 3.240.000 euro 2022ko konpromiso-kredituari eta 1.870.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari, 3211 programaren kargura – Enplegua, 41. Sekzioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Baliabide horien bidez estaliko dira 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Aginduaren 11.a) artikuluan aurreikusitakoak izan ezik.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, laneratzeko enpresak mantentzeko 2020ko ekitaldirako laguntzen ebazpenak emateko, kreditu egokiak eta behar bestekoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020. urterako aurrekontu orokorretan.

3.– 2020ko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatutako zenbatekoa, edo, indarreko legeriarekin bat etorrita aurrekontu-aldaketak onartuz gero, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena. Eguneratzerik balego, horren berri eman beharko litzateke. 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan araututako laguntzak estaltzeko diru-baliabideei buruzko gainerako aurreikuspenak agindu horretako 23. artikuluan daude jasota.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak jasotzeko eta emateko baldintzak.

Laguntza horiek jasotzeko eta emateko baldintzak 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan azaltzen dira.

Laugarrena.– Laguntzen prozedura, tramitazioa eta ebazpena, eta onuradunen betebeharrak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere gain hartu duenez laguntzak kudeatzea, era honetan eragiten dio 2009ko maiatzaren 4ko Aginduko erregulazioari:

1.– Diruz lagun daitezkeen eskabideak egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira. Honako esteka honetatik sar daiteke bertara: https://euskadi.eus. Gainera, sarbide-esteka bat egongo da Lanbideren webgunean bertan.

Eskaeraren ondorengo izapideak egiteko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus

Izapideak modu elektronikoan egiteko argibideak helbide honetan aurki daitezke: https://euskadi.eus

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak hartuko du bere gain eskabideak kudeatzeko eta izapidetzeko ardura, eta Lanbide erakunde autonomoko zuzendari nagusiak izango du ebazteko eskumena.

3.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– Laguntza hauek estaltzeko aurrekontu-kreditua eguneratu edo agortuko balitz, horren berri emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez, eta EHAAn argitaratuko da.

5.– Erakunde onuradunek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote diruz lagundutako jardueren izaera edo helburua aldatzen duen gorabehera oro; eta, bestalde, aipatu jardueren egiaztapen, ikuskapen, segimendu eta kontrolari dagokionez, erakunde autonomo horrekin kolaboratu beharko dute.

6.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa duela adierazi beharko du berariaz erakunde onuradunak, dirulaguntza jasotzen duten eta horien dibulgazioa, hedatzea, edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten jarduera guztietan.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala