Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2019ko abenduaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5853

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 3koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (EuskoTren) enpresak ematen dituen hainbat zerbitzuren 2020. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2019ko abenduaren 3an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (EuskoTren) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori trenen, tren osagarrizko zerbitzuen, Larrainetako funikular- eta tranbia-zerbitzuen 2020. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (EuskoTren) enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz.

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak (uztailaren 64ko EHAA, 128. zk.) xedatutakoaren arabera.

2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia».

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2020. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (EuskoTren) enpresak ematen dituen Larrainetako funikular eta tranbia zerbitzuen 2020. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga eta bidaiarien derrigorrezko asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

a) Linea nagusia.

(Ikus .PDF)

b) Txorierriko linea.

(Ikus .PDF)

c) Tranbiaren tarifak.

Bilbao:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz. Berezko tituluak eta konbinatuak:

(Ikus .PDF)

d) Larrainetako funikularraren tarifak.

(Ikus .PDF)

e) Tren osagarrizko zerbitzuak.

Usansolo Galdakaoko ospitaleko autobusa:

(Ikus .PDF)

Kukullagako igogailua:

(Ikus .PDF)

f) Tarifa murriztuak.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak emandako zerbitzu guztietan, Txorierriko linean izan ezik, orduan 2020ko urtarrilaren 22tik aurrera izango baititu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 3a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JORDI CAMPÁS VELASCO.


Azterketa dokumentala