241. zk., 2019ko abenduaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ZARAUZKO UDALA
5826
IRAGARKIA, Zarauzko soinu-giroa hobetzeko Ekintza Planaren hasierako onespenari buruzkoa.
2019ko abenduaren 2an, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen hasierako onespena ematea Zarauzko giro-soinua hobetzeko Ekintza Planari. Onartutako dokumentua AAC SL sozietateak idatzi du eta 2019ko maiatzeko data du.
Espedientea hilabete bateko epean egongo da jendaurrean, iragarki hau prentsan edo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken aldiz argitaratzen denetik hasita, interesa duen orok bidezko ikusten dituen alegazioak aurkez ditzan. Espedientea Zarauzko Udaleko Herritarraren Arreta Zerbitzuan eta Hirigintza eta Ingurumen Departamentuan kontsultatu ahalko da, bulego-orduetan. Halaber, Ekintza Plana Udalaren web-orrian egongo da ikusgai (www.zarautz.eus).
Zarautz, 2019ko abenduaren 4a.
Alkatea,
XABIER TXURRUKA FERNANDEZ.