241. zk., 2019ko abenduaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5823
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horrek ezetsi egiten du Ertzaintzako zuzendariaren aurka aurkeztutako errekusatze bat, zehapen-espedientearen ebazpena emateko duen gaitasunari buruzkoa.
Espediente-zenbakia: REC-VIC-066/2019-XIX (405X1805730-2).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako eta eranskinean aipatzen den interesdunak horren berri izan dezan. Bide batez, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Aipatutako ebazpenaren testu osoa Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza eskura daiteke (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
2.– Ebazpen honen aurka ezin izango da errekurtsorik aurkeztu. Aldiz, errekusatzeari buruzko alegazioak aurkeztu ahal izango dira, espedienteari amaiera emango dion ebazpenaren aurka aurkeztu ahal izango den dagokion errekurtsoan. Hori dena, urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.