241. zk., 2019ko abenduaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
5822
IRAGARKIA, zeinaren bidez publiko egiten baita Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearen 2019ko apirilaren 10eko Ebazpena.
Osasun Saileko Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearen 2019ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez erabaki zen Servicio Asistencia Médico Urgente SL, Transporte Sanitario Bizkaia SL eta Ambubask SA entitateak kontratatzeko debeku bat deklaratzea, guztiak A.L.M.C. jaunak ordezkatuak.
Kontratatzeko debekuak honako egoera hauetan dauden enpresei ere eragingo die: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste zirkunstantzia batzuk direla-eta, pentsa badaiteke pertsona edo zirkunstantzia horiek tarteko izan dituzten beste enpresa batzuen jarraipena edo hortik eratorriak direla –eraldaketa, bat-egite edo ondorengotzaren ondorioz–.
Eremua: Euskadiko osasun-barruti batera baino gehiagotara zuzentzen diren osasun-prestazioen gaineko kontratuetara mugatzen da kontratatzeko debekua.
Iraupena: kontratatzeko debekuaren adierazpenak 2 urte eta 11 hilabete iraungo du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan inskribatzen denetik aurrera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan Erregistroko legelari arduradunak egin du hiru entitateen (Servicio Asistencia Médico Urgente SL, Transporte Sanitario Bizkaia SL eta Ambubask SA) debekuaren inskripzioa, 2019ko azaroaren 29an.
Kontratatzeko debekua Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan inskribatzea iraungi egingo da haren indarraldia amaitu eta hiru hilabete igaro ondoren, eta, epe horren ondoren, erregistro hori ofizioz deuseztatu beharko da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 5a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
IBON ETXEBERRIA OLAÑETA.