241. zk., 2019ko abenduaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5820
IRAGARKIA, 2019ko azaroaren 28koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestua esleitzeko prozedurei lotutako errekerimendu bat jakinaraztekoa.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Kale Nagusia 85-6., Bilbao), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Jakinarazpen honek ondoriak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2019ko azaroaren 28a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.