Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2019ko abenduaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5813

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 642/2019 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ignacio Gines Ortiz Casabanek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 642/2019 judizioan, 2019-10-30ean, epaia eman du epaitegi honetako Arantzazu Aguinaga Mendizabal epaileak. Hona hemen epaitza:

Ikertua den Iulian Chirica kondenatzen dut ebasketa-delitu arin bategatik, eta bi hilabeteko isuna jartzen diot: 4 euro eguneko (240 euro); horrez gain, ordaindu ez dituen eguneko bi kuota bakoitzeko egun bateko askatasuna kenduko zaio erantzukizun pertsonal subsidiario moduan. Prozesuaren kostuak hark ordainduko ditu.

Ez da adierazpenik egiten erantzukizun zibilari buruz.

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona:

Iulian Chirica.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko azaroaren zazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala