Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2019ko abenduaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5810

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 561/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 561/2016.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Juan Guillermo Gonzalez Belmonte.

Judizio horretan epaia eman da 2019-10-10ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

EPAITZA

Funtsean baiesten da González Belmonte epaitegietako prokuradoreak Miryam Maribel Morocho Román andrearen izenean eta haren ordezkari gisa Luis Andrés Cárdenas Ajala jaunaren kontra aurkeztu duen demanda; horrenbestez, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 105/2012 zenbakidun prozeduran eman zen 2012ko uztailaren 12ko epaian ezarri ziren neurriak aldatzen dira:

1.– XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza Miryam Maribel Morocho Román andreari esleitzea. Guraso-ahalaren titularitatea bi gurasoek partekatuko dute, baina guraso-ahalaz baliatu ahal izatea amari esleitzen zaio esklusiboki.

2.– Indarrik gabe uzten da aitaren alde ezarritako bisita, egonaldi eta komunikazioen erregimena. Haren ordez, aitaren eta XXXXX alaba adingabearen artean ez da bisiten erregimen bat ezarriko. Aitak seme-alabekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.

Ebazpen honetan ezartzen ez den guztian, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 2012ko uztailaren 12ko epaian ezarritako neurriak aplikatuko dira.

Alderdiei ez zaie kosturik ezartzen.

Epai honen aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna (774.5 artikulua).

Luis Andres Cardenas Ajala demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2019ko azaroaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala