241. zk., 2019ko abenduaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5804
966/2019 EBAZPENA, azaroaren 29koa, Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena zeinaren bidez, Jose Antonio Rodríguez Andrés jauna, aldi baterako izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuko urologiako atalburu sanitario, lau urterako luzatzeko aukerarekin.
Debabarrena ESIko zuzendari gerentearen azaroaren 19ko 761/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarrena ESIko urologiako atalburu sanitario lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskara-ezagutzari dagokionez, eta horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Jose Antonio Rodríguez Andrés jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarrena ESIko Urologiako atalburu sanitario.
Arau hauek oinarritzat hartu dira: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. Arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena; uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitario integratuena, bereziki zerbitzu-erakunde integratuetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz ezarritakoari dagokionean; Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibidea, zerbitzuburu eta atalburu fakultatiboen lanpostuak betetzearen gainekoa; eta aplikatu beharreko arauak. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jose Antonio Rodríguez Andrés jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarrena ESIko urologiako atalburu sanitario, aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren seigarren atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Debabarrena ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Mendaro, 2019ko azaroaren 29a.
Debabarrena ESIko zuzendari gerentea,
MARBELLA GARCÍA URBANEJA.