240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5800
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari diren 395, 396, 398, 399, 400, 401, 402, 426 eta 467/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan (prozedura laburtuak).
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen baten kontra jarri ziren administrazioarekiko auzi-errekurtso horiek. Ebazpen haren bidez, ezetsi egiten da 2018. urteko opor-egunak hartzeko eskaera ezesten duen ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa, eta ez da onartzen ERTZAKen 30.1 artikuluaren deuseztasunerako eskaera oporrak arautzeari dagokionez.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduretako interesdunak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interes legitimoak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 5a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.