240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5798
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 716/2019 prozedura arruntean.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:
Pertsona batek jarritako 716/2019 prozedura arrunta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2019ko ekainaren 21eko Ebazpenaren kontrakoa, zeinaren bidez demandatzailea –praktiketako funtzionarioa– kanporatzen baita 2017ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidezko deialdiako hautaketa-prozeduratik, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko abenduaren 3a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.