Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5786

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 13koa, HABEko zuzendariarena, 2019ko azaroaren 27ko Ebazpenaren akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emango zaizkien dirulaguntzen handitzea arautzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, maila bereko xedapenaren bidez aldatuko dira.

Horrelako hutsak ikusi dira Habeko zuzendariaren 2019ko azaroaren 27ko Ebazpenean (2019ko abenduaren 9ko Ehaa, 233. zenbakia), euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emango zaizkien dirulaguntzen handitzea arautzen duena, eta beraz, bidezkoa da dagozkion zuzenketak egitea:

2019/5634 (2/1) orrialdean,

honela dio:

«Lehenengoa.– Euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emango zaizkien dirulaguntzei 220.000 euro gehitzea, 57.000 euro 2019ko urritik abendura bitarteko epealdian eta 163.000 euro 2020ko urtarriletik irailera bitarteko epealdian. Horrela, deialdiaren zenbateko osoa 20.980.000 euro izango da. Honela banatzen da kopuru hori:

a) 18.400.000 euro, I. eranskinaren 6.1 oinarrian aipatzen den euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jarduera babesteko.»

baina, honela esan behar du:

«Lehenengoa.– Euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emango zaizkien dirulaguntzei 464.000 euro gehitzea, 120.000 euro 2019ko urritik abendura bitarteko epealdian eta 344.000 euro 2020ko urtarriletik irailera bitarteko epealdian. Horrela, deialdiaren zenbateko osoa 21.224.000 euro izango da. Honela banatzen da kopuru hori:

a) 18.644.000 euro, I. eranskinaren 6.1 oinarrian aipatzen den euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jarduera babesteko.»

Donostia, 2019ko abenduaren 13a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala