240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5785
EBAZPENA, 2019ko abenduaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2019. urtean praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak jakinarazten dituena (Sorgune deialdia).
2019ko otsailaren 27ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 12ko Agindua, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen zituena.
Agindu horren 13.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 12ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 5a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.