240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5777
EBAZPENA, 2019ko azaroaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2019ko ekainaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen (2019-07-09ko BOE eta 2019-07-10eko EHAA).
2019ko ekainaren 20ko Ebazpenaren bidez (2019-07-09ko BOE eta 2019-07-10eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Ignacio Camino Lerchundi (NAN: **6964**) Unibertsitateko katedradun izendatzea. Jakintza arloa: «Euskal Filologia». Kodea: CUC8/1-D00114-13. Saila: «Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak». Ikastegia: «Letren Fakultatea». Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Euskal Dialektologia» eta «Euskal Testuak II».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2019ko azaroaren 27a.
Errektorea.
EE (Erabakia, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.