Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2019ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5741

EDIKTUA, 136/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 136/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: hitzezko judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Iratxe Damborenea Agorria.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Ediktu honen bidez Elvira Delgado Ruedari jakinaraztea 2019-11-28an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan. Hona hemen epaitza:

Baiesten da Zurgal Aluminios SLren ordezkari gisa jardun duen Iratxe Damborenea prokuradoreak auzi-ihesean dagoen Elvira Delgado Ruedaren aurka jarri duen demanda.

Elvira Delgado Rueda demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 2.250,48 euro ordaintzera, gehi 2018-02-12tik ordainketa egin arte egoki diren legezko interesak; hala ere, nahitaezko betearazpena egin behar bada, epai hau eman denetik legezko interesa bi puntu igo ahal izango da.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 28ko 77/19 Epaia jakinarazteko eta epaiaren berri emateko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala