Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2019ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5735

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2019ko mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programari (Moves Programa) dagozkion aurrekontu kredituen berresleipena onartzen duena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– EEEko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez, 2019ko martxoaren 21ekoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), apirilaren 1eko 63 zenbakian argitaratua, 2019ko mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programaren (Moves Programa) oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.

Bigarrena.– Programa horren deialdiaren 3. Oinarrian ezartzen denez, 2019ko mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programara (Moves Programa) bideratutako diru saila bi milioi, ehun eta hogei mila eta laurogeita bederatzi euro eta laurogeita hamazazpi zentimokoa da (2.120.089.97), honako banaketaren eta baldintzen arabera:

– 1. Jarduera. Energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzea: 1.060.044,99 euro (% 50), gehienez 106.004,50 euro (zuzkidura guztiaren % 5) PGL/autogasez edo gas naturalez mugiarazitako ibilgailu astunak eskuratzeko esleitu beharko dira.

– 2. Jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea: 954.040,49 euro (% 45), gutxienez 477.020,24 euro (zuzkidura guztiaren % 22,5) karga laster eta ultralasterreko puntuak ezartzeko esleitu beharko dira.

– 3. jarduera. Bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak ezartzea: 106.004,50 euro (% 5).

Aurrekoaz gain, programa horren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, erreserba-zerrendan leudekeen eskabideei lotutako ebazpen berriak ematea 2019ko abenduaren 31 arte egin liteke soil-soilik, eta data horretatik aurrera ebazpen berririk ez da emango, geroago aurrekontu kredituak liberatu arren.

Hirugarrena.– 2019ko mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programa (Moves Programa) indarrean dagoenez geroztik, 2. Jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea atalera aurkeztutako eskabide kopurua dela eta, erreserba- zerrenda bat egokitu behar izan da, aipatutako pizgarri-programaren 3. eta 8. oinarrietan ezartzen diren terminoen eta baldintzen arabera.

Horregatik guztiagatik, 2019ko abenduaren 15ean honako egoera hau kontuan izanik:

– Guztira, 631.150,00 euro ebatzita 1. Jarduera. Energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzea atalaren aurreikusitako aurrekontuari dagokionez, komenigarria da 350.000,00 euro liberatzea beste ebazpen batzuk emate aldera, 2. Jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea atalaren erreserba-zerrendan dauden eskaerei aurre egin ahal izateko.

– Guztira, 0,00 euro ebatzita 3. jarduera. Bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak ezartzea atalaren aurreikusitako aurrekontuari dagokionez, 1. Jarduera. Energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzea atalera, komenigarria da 75.000,00 euro liberatzea beste ebazpen batzuk emate aldera, 2. Jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea atalaren erreserba-zerrendan dauden eskaerei aurre egin ahal izateko.

Adierazitakoagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019ko mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programara (Moves Programa) aurrekontu kredituen berresleipena onartzea, EEEko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez deitua, 2019ko martxoaren 21ekoa, EHAAn apirilaren 1eko 63 zenbakian argitaratua, 425.000,00 euroko (425.000,00) kantitatean areagotuz 2. Jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea atalean, honako hauetatik diru funtsa hauek liberatuz: 1. Jarduera. Energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzea ataletik 350.000,00 euro eta 3. jarduera. Bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak ezartzea ataletik 75.000,00 euro.

Bigarrena.– Jarduera horien artean egindako aurrekontu kredituen berresleipen honen ondoren, 2019ko mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programak (MOVES Programa) honako azken aurrekontu banaketa hau izango du:

– 1. Jarduera. Energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzea: 710.045,00 euro (zuzkidura guztiaren % 33,49), gehienez 106.004,50 euro (zuzkidura guztiaren % 5) PGL/autogasez edo gas naturalez mugiarazitako ibilgailu astunak eskuratzeko esleitu beharko dira.

– 2. Jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea: 1.379.040,00 euro (zuzkidura guztiaren % 65,05), gutxienez 689.520,00 euro (zuzkidura guztiaren % 32,5) karga laster eta ultralasterreko puntuak ezartzeko esleitu beharko dira.

– 3. jarduera. Bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak ezartzea: 31.005,00 euro (zuzkidura guztiaren % 1,46).

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eskatzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen diona, aukerako berraztertze errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko abenduaren 13a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala