232. zk., 2019ko abenduaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5623
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzeko neurrietarako adostasunik gabeko 131/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 131/2019 prozedura.
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz de Cerio.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-10-28an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Diego Andres Prieto Morel demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko azaroaren 5a.
Justizia Administrazioaren Letradua.