231. zk., 2019ko abenduaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO EPAITEGIA
5598
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 107/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Penala.
Judizioa: 107/2018 adostasun gabeko dibortzioa.
Gaia: dibortzioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuru.
Judizio horretan, egun bereko ebazpenaren bidez, honako jarduketa hauek egikaritzea erabaki da:
– Ediktu honen bidez Yevgen Larionov-i jakinaraztea 2019ko irailaren 26an, 107/2018 dibortzio prozesuan, emandako epaia. Izan ere, epai horretan ezarri da demandatuak eta E.G. andreak 2015eko uztailaren 28an Lisboan (Portugal) egin zuten ezkontza desegitea, dibortzioa dela-eta. Epaiaren kopia bat dauka epaitegi honetan, ikusi nahi izanez gero.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Donostia, 2019ko azaroaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.