230. zk., 2019ko abenduaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5571
523/2019 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Manuel Fernández Rodríguez jauna Larrialdietako atalburu lanpostua izateari uzten dio, berak ala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuan.
Martxoaren 21eko 31/2017 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIan Manuel Fernández Rodríguez jauna Larrialdietako atalburu izendatua izan zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Manuel Fernández Rodríguez jaunak Larrialdietako atalburu izateari uzten diola, berak ala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek data honetan izango ditu ondorioak: 2019ko azaroaren 3an.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario integratuari jakinaraziko zaie.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2019ko azaroaren 8a.
Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.