Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5471

IRAGARKIA, 145/2019 prozedura laburtuari jarraituta jarri den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatu eta Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegian ager daitezen. Errekurtso hori honako hauen kontra jarri da: 2019ko martxoaren 11ko Erabakiaren kontra, ezetsi egin zuena otsailaren 1eko erabakiaren kontra jarri zen aukerako berraztertze errekurtsoa –azken erabaki horren bidez deia egin zen lan poltsa sortzeko Gestio teknikarien eskalan (Ingurumena)–; inpugnatua izan den erabakiaren ondorioz har daitezkeen erabakien kontra; eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearen 2019ko apirilaren 12ko Erabakiaren kontra, aipatutako hautaketa prozesuko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duena.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegian administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da, prozedura laburtuari jarraituta (zenbakia: 145/2019), honako hauen kontra: 2019ko martxoaren 11ko Erabakiaren kontra, ezetsi egin zuena otsailaren 1eko erabakiaren kontra jarri zen aukerako berraztertze errekurtsoa –azken erabaki horren bidez deia egin zen lan poltsa sortzeko Gestio teknikarien eskalan (Ingurumena)–; inpugnatua izan den erabakiaren ondorioz har daitezkeen erabakien kontra; eta UPV/EHUko gerentearen 2019ko apirilaren 12ko Erabakiaren kontra, aipatutako hautaketa prozesuko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2019ko azaroaren 11.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

PEDRO MARIA IRIONDO BENGOA.


Azterketa dokumentala