Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5458

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 12koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako 21 Agenda programa garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia.

Hezkuntzako sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez, dirulaguntzetarako deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek Eskolako 21 Agenda programa garatu dezaten, 2019-2020ko ikasturtean.

Aipatutako 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kontuan hartuta agindu horretako 13. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak, eta horretarako eratutako balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ebazpen honetako eranskinean adierazten diren dirulaguntzak ematea.

2.– Dirulaguntzak ordaintzeko, 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.

3.– Emandako dirulaguntzen berri jakinaraztea ebazpen honetako eranskinean zerrendatutako ikastetxeei, dirulaguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz.

4.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 12a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

AITOR ZULUETA TELLERIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala