Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5456

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat. Erabaki horren bidez handitu egiten dira Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan –laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzekoa– aurreikusitako laguntzen 2019ko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko azaroaren 13ko bilkuran, erabakia hartu du Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako baliabide ekonomikoak handitzeko. Agindu horren bidez arautzen dira laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen kontratazioa laguntzera bideratuak, gizarteratze- eta laneratze-prozesu bat has dezaten.

Azaldutako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko azaroaren 13ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez baliabide ekonomikoak handitzen baitira Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2019ko deialdia finantzatzeko. Agindu horren bidez arautzen dira laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak, enplegugabe gisa inskribatuta dauden gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen kontratazioa laguntzera bideratuak, gizarteratze- eta laneratze-prozesu bat has dezaten. Ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Bigarrena.– Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erabakiak ondorioak izango dituela onartzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Jakinarazten dut, argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ BALIABIDE EKONOMIKOAK HANDITZEN BAITIRA JUSTIZIA, ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAREN 2009KO MAIATZAREN 4KO AGINDUAN –LANERATZEKO ENPRESAK SORTU ETA MANTENTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEKOA– AURREIKUSITAKO LAGUNTZEN 2019KO DEIALDIA FINANTZATZEKO

2018ko abenduaren 28an eman zen argitara (EHAA, 249. zenbakia) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 18ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara ematen baita Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan –laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzekoa– aurreikusitako laguntzen 2019ko deialdia finantzatzeko. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 10.220.000 eurokoak izango dira, eta 32110-Enplegua programaren kontura finantzatuko dira.

Baliabide ekonomiko horien xedea da, hain zuzen, agindu horretan aurreikusitako dirulaguntzak finantzatzea; laguntzok emango dira enplegugabe gisa inskribatuta dauden gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak kontratatzeko, gizarteratze- eta laneratze-prozesu bat has dezaten.

Halaber, ebazpen horretan ezartzen duenez, zenbateko hori, hala badagokio, handitu egin ahal izango da, indarreko legeen arabera horretarako aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eta aldaketa horiek, halakorik bada, argitara eman beharko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Gaurko datan, laneratzeko enpresetan lanpostuak asko hazi dira aurreko ekitaldiarekiko, eta lanpostu horietarako dirulaguntza eskatu dituzte 2019ko ekitaldian. Hori dela eta, baliabide ekonomiko berriak gehitu behar dira programa honetan, laneratzeko enpresetan kontratatutako bazterketa-egoeran dauden pertsonen enplegua ez kolokan jartzeko eta enpresa horien finantza-egonkortasunerako.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak egindako proposamena kontuan hartuta, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, 2019ko azaroaren 13ko saioan, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– 677.500 euro handituko dira Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan –laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzekoa– aurreikusitako dirulaguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak, salbu agindu horren II. kapituluko 7. artikuluan eta 11. artikuluko a) apartatuan aurreikusitakoak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokion 32110-Enplegua programaren kontura egingo da handitze hori, eta honela banatuko: 76.900 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, 300.300 euro 2020ko konpromiso-kredituari, eta 300.300 euro 2021eko konpromiso-kredituari.

Ondorioz, aipatutako laguntzak finantzatzeko, 10.897.500 euro bideratu dira guztira. Horietatik, 1.946.900 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio; 3.540.300 euro, 2020ko konpromiso-kredituari; 3.540.300 euro, 2021eko konpromiso-kredituari; eta 1.870.000 euro, 2022ko konpromiso-kredituari.

Bigarrena.– Zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezala.


Azterketa dokumentala