223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5438
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 739/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 739/2019 adostasun gabeko dibortzioa.
Gaia: dibortzioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Saioa Etxabe Azkue.
Judizio horretan epaia eman da 2019-10-18an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaitza:
XEDAPENAK
Baiesten da Etxabe Azkue epaitegietako prokuradoreak, David Antonio Vargas Alemán jaunaren izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Indiana Marisol Carrasco Betancohur andrearen aurka. Horrenbestez:
1.– Deklaratzen dut deseginda dagoela, dibortzioa dela-eta, aipatutako ezkontide adin nagusikoen arteko ezkontza, zeina 2015eko abenduaren 3an egin baitzen, Coral Gables-en (Florida – Ameriketako Estatu Batuak). Horrek, legezko ondorio guztiak izango ditu.
2.– Deklaratzen dut deseginda dagoela alderdien arteko ezkontzaren araubide ekonomikoa.
3.– Ez da berariaz kosturik ezartzen.
Indiana Marisol Carrasco Bentacohur demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Donostia / San Sebastián, 2019ko urriaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.