Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5435

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 720/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 720/2018 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Guillermo Smith Apalategui eta Guillermo Smith Apalategui.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Turihoteles Vacations Club SLri (zehazki, bere ahalorde Agustin Rafael Calpe Gonzalezi -NAN: 29161016Y-) ediktu bidez jakinaraztea prozesu horretan 2019-07-04an emandako epaia. Epaiaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta, bertan, osorik aztertu ahal izango du.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.

Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2019ko uztailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala