Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5434

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 13koa, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baitira «Ciberseguridad Industrial 2019», «Basque Industry 4.0. 2019» eta «Industria Digitala 2019» programak arautzen dituzten oinarriak.

SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren «Ciberseguridad Industrial 2019», «Basque Industry 4.0. 2019» eta «Industria Digitala 2019» Laguntza Programen aldaketak, eta hauxe da Ebazpen horren edukia:

SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailaren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa denak, zenbait ekintza egiten ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.

Zentzu horretan, SPRIk zenbait ekintza garatzen ditu Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (PCTI 2020), Euskadiko Agenda Digitala 2020 (AD@2020) eta Europarako Agenda Digitala 2020 Planetan jasotako helburuak betetzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira lehiakortasuna hobetzea eta Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) euskal enpresetan txertatzea helburu duten laguntza-programak.

Horrela beraz, «Ciberseguridad Industrial 2019», «Basque Industry 4.0. 2019» eta «industria Digitala 2019 Laguntza Programak diseinatu ziren, pasa den 2019ko ekainaren 7an (EHAA 107), ekainaren 24an (EHAA 118) eta maiatzaren 15an (EHAA 90) argitaratuz.

Testuinguru horretan, ikusi da ekitaldi honetan ugaritu egin direla programa batzuetara aurkeztutako proiektuak. Aitzitik, eta proiektu kopurua murriztu ez bada ere, beste programetara aurkeztutako proiektuek jaso duten zenbatekoa txikiagoa izan da batez beste. Hala, esleitutako baliabideak zuzen banatzeko, eta ahalik eta proiektu gehien babesteko, aldatu egingo dira programa bakoitzari esleitutako baliabideak, hots, laguntza-programa horien oinarri arautzaileetan jasota daudenak.

Gorago adierazitakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Ciberseguridad Industrial 2019» laguntza-programaren araudiaren 5. artikuluaren lehenengo atalaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honen xederako, hots, 2019an dirulaguntzak emateko, 2.000.000 eurorainoko baliabide ekonomikoak erabiliko dira, eta, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeinak sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan.»

Bigarrena.– «Basque Industry 4.0. 2019» laguntza-programaren araudiaren 5. artikuluaren lehenengo atalaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honen xederako, hots, dirulaguntzak emateko, 2.000.000 eurorainoko baliabide ekonomikoak erabiliko dira, eta, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeinak sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan.»

Hirugarrena.– «Industria Digitala 2019» laguntza-programaren araudiaren 5. artikuluaren lehenengo atalaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honen xederako, hots, 2019an dirulaguntzak emateko, 4.000.000 eurorainoko baliabide ekonomikoak erabiliko dira, eta, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeinak sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan.»

Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea ebazpen hau, «Ciberseguridad Industrial 2010», «Basque Industry 4.0. 2019» eta «Industria Digitala 2019» laguntza-programen oinarri arautzaileak aldatzen dituena.

Bostgarrena.– Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari, hilabete bateko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2019ko azaroaren 13a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala