Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5433

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 13koa, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baitira 2019ko «Renove Industria 4.0.» programa arautzen duten oinarriak.

SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen 2019ko «Renove Industria 4.0.» laguntza-programaren aldaketa.

Akats bat ikusi da 2019ko azaroaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 2019ko «Renove Industria 4.0.» laguntza-programa arautzen duten oinarrietan. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019ko «Renove Industria 4.0.» laguntza-programa arautzen duten oinarrien 8. artikuluaren 1.b) atalaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«8.– artikulua. Gastu eta inbertsio hautagarriak.

1.b) Erositako makineria berria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta abian jarriko da eta, nolanahi ere, eskaera aurkezten den egunetik eta hurrengo 12 hilabeteren barruan egingo da.»

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea «Renove Industria 4.0.» 2019 laguntza-programa arautzen duten oinarriak aldatzen dituen ebazpen hau.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiari, hilabete bateko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2019ko azaroaren 13a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala