Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5431

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 14koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza-eskabideen gainean hartutako ebazpena.

2019ko ekainaren 20eko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez arautzen baita musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko modua.

Aipaturiko aginduaren 12.1 artikuluak dioenez, prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena, eta gero, horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek jakin dezaten.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Aginduaren babesean onartutako dirulaguntzak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 14a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala