Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5429

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 14koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, 2019ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda jakitera ematen duena, 2019ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautzen eta iragartzen dituen Aginduak finkatutako esparruan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 22ko Aginduak arautu eta iragartzen ditu 2019ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak (2019ko maiatzaren 28ko EHAA).

Laguntzen espedienteak erabakitzeko Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2019ko urriaren 4ko Ebazpena entitate interesdunei banan-banan jakinarazi eta gero eta lagundutako aginduaren 15. artikuluan aurreikusitakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea emandako laguntzen zerrenda, 2019ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautu eta iragartzen dituen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean, ebazpen honen eranskinean agertu bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 14a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala