Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5428

AGINDUA, 2019ko azaroaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) kirol irakaskuntzako ikastetxe baimendu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

«Asociación de Federaciones Deportivas de Álava (AFDA)» erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen den Vitoria-Gasteizko udalerrian atletismoa modalitateko eta saskibaloia modalitateko kirol-irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 24ko 1367/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE); irailaren 6ko 669/2013 Errege Dekretua, atletismoko kirol-teknikariaren titulua ezarri, dagokion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (urriaren 2ko BOE); irailaren 6ko 668/2013 Errege Dekretua, atletismoko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua ezarri, dagokion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (urriaren 2ko BOE); urriaren 30eko 980/2015 Errege Dekretua, saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (azaroaren 25eko BOE); urriaren 30eko 982/2015 Errege Dekretua, saskibaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (azaroaren 26ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau:

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da jarraian zehazten den ikastetxe pribatua ireki eta jardunean jartzeko:

Kode-zenbakia: 01007786.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: «AFDA».

Titularra: Asociación de Federaciones Deportivas de Álava (AFDA).

Helbidea: Amadeo García de Salazar plaza, 2-behea.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

– Kirol-irakaskuntzak:

• Modalitatea: Atletismoa.

* Erdi-maila: ziklo 1, 25 ikaspostuko edukiera.

* Goi-maila: ziklo 1, 25 ikaspostuko edukiera.

• Modalitatea: Saskibaloia.

* Erdi-maila: ziklo 1, 25 ikaspostuko edukiera.

* Goi-maila: ziklo 1, 25 ikaspostuko edukiera.

2. artikulua.– Irakaskuntza jarduera hasi baino lehen, ikastetxearen titularrak Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkaritzari bidaliko dizkio irakasleen zerrenda eta horien titulazioak. Irakasleen zerrenda Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak berariaz onartu beharko du, Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuaren txostena izan ondoren.

3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion irakaskuntzak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari eta irakasleen titulazioari dagokienez. Bestela, bidezkoa izango da emandako baimena baliogabetzea.

4. artikulua.– Ikastetxeak bete egin beharko ditu dagokion araudian segurtasun eta erantzukizunaren alorrean eta irakaskuntzarako kirol-ekipamenduaren alorrean ezarritako baldintzak. Baldintza horiek bete ezik, horren erantzukizuna ikastetxearen titularrarena izango da.

5. artikulua.– Baimendutako irakaskuntzak egun indarrean dagoen antolamendu akademikoak ezarritakoari jarraituz irakatsiko dira, eta irakaskuntza horietan edozein aldaketa egin nahi izanez gero, beharrezkoa izango da Hezkuntza Sailaren baimena izatea.

6. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere.

7. artikulua.– Agindu honetako lehenengo artikuluan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, ikastetxea behartuta dago dagokion baimena eskatzera.

8. artikulua.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, emandako baimena baliogabetu egingo da, ikastetxeak baimena emateko indarreko araudian ezarritako gutxieneko baldintzaren bat betetzen ez duenean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta ikastetxea Ikastetxeen Erregistroan inskribatzea ekarriko du.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala