Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5422

34/2019 DEKRETUA, azaroaren 18koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko hiru kide aldatzeko dena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.

Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatuei eta enpresa-konfederazioei aukera ematen die kide titular edo ordezko izendatu dituztenak aldatzeko.

Legezko ahalmen horren indarrez, Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak aldatu du Lehendakariaren martxoaren 29ko 11/2019 Dekretuaren bidez izendatutako kide bat; Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT de Euskadi) sindikatuak dekretu beraren bidez izendatutako bi kide aldatu ditu. Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak eta Unión General de Trabajadores de Euskadi sindikatuak aukeraketa berriak egin dituzte hiru horiek ordezteko.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Amaia López Iriondo Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak hura aukeratu baitu, Jon Bilbao Saralegiren ordez.

2. artikulua.– Jesús Garcia de Cos jauna Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT de Euskadi) sindikatuak hura aukeratu baitu, Arantza Ruiz Huidobroren ordez.

3. artikulua.– Daniel Gonzalez Taboada jauna Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT de Euskadi) sindikatuak hura aukeratu baitu, Jesús Garcia de Cosen ordez.

4. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko azaroaren 18an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala