Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5417

223/2019 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Maite Aldabaldetreku Gabirondo andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Zarautzeko Zentroko osasun mentaleko unitateburu.

17/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko GOMSEko Zarautzeko Zentroko osasun mentaleko unitateburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Maite Aldabaldetreku Gabirondo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko GOMSEko Zarautzeko Zentroko Osasun Mentaleko Unitateburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, 1/2016 Jarraibidean, Zerbitzuburu eta Atalburu Medikoen lanpostuak betezea, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena ezartzen denarekin bat, zera

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Maite Aldabaldetreku Gabirondo andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko GOMSEko Zarautzeko Zentroko Osasun Mentaleko Unitateburu izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komuniean eta 1/2016 Jarraibidean, Zerbitzuburu eta Atalburu Medikoen lanpostuak betetzean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2017ko azaroaren 25a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2019ko azaroaren 11.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea zuzendari-gerentea,

ALVARO IRUIN SANZ.


Azterketa dokumentala