221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5381
IRAGARKIA, 2019ko azaroaren 13koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko ebazpena jakinaraztekoa.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1 solairua, 48011 Bilbao) agertu daiteke, ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango du egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2019ko azaroaren 13a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.