221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5379
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 51/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 51/2018 behin betiko neurriak aldatzea.
Gaia: neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
Susana Estalayo Palazuelosi ediktu bidez jakinaraztea 2019-02-27an prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko.
Eibar (Gipuzkoa), 2019ko azaroaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.