221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5374
EDIKTUA, 1022/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1022/2018 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Demandatzailearen prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Juan Carlos Martínez Madariagari eta jarauspen jasogabeari, eta Felicidad Madariaga Astorquizaren beste kausadun ezezagun batzuei, ediktu bidez, prozesu horretan 2019-10-22an emandako epaia jakinaraztea. Epaiaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta, bertan, osorik aztertu ahal izango du.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.
Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko urriaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.