221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5362
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1326/2019 Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile estatutario finkoa izateari uzteari buruzkoa da.
Iragarki honen bidez, idazpuruan aipatu ebazpenaren edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz jakinarazten da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoari jarraiki:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko urriaren 23ko 1326/2019 Ebazpenaren bidez, Miren Josu Benitez Ereñozaga andreak aurkeztutako uko egitea onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile estatutario finko izateari utzi diola aitortzen da, erizain laguntzailei kategorian; horrek 2019ko azaroaren 11tik aurrera ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.