219. zk., 2019ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5319
EDIKTUA, 2019ko azaroaren 7koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, honako dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzei buruzko zenbait ebazpen jakinarazten dituena: 177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.
Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean eskuratu ditzaketela (Intxaurrondo kalean, 70-2., 20015 Donostia).
Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 7a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.