218. zk., 2019ko azaroaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (297 KB - 7 orri.)
- EPUB (413 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5298
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenak, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaie Segurtasun Saileko langileei ordaindutako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen ordainketan egin ez diren PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak itzultzeko prozedurei.
Eranskinean zerrendatzen diren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenen bidez, prozedurak hasi dira Eusko Jaurlaritzak Foru Ogasunei ordaindutako zenbatekoak itzultzeko erreklamatzeko. Zenbateko horiek, hain zuzen ere, PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan, ez zaizkie atxiki eranskinean identifikatuta dauden Ertzaintzako langileei zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainen ordainketan.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Ohar hauek kontuan hartu behar dira:
1.– Espedientea eta ebazpen horien testu osoa eskuragarri dituzte Gurenet atarian eta Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.
2.– Interesdunek hamar egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko. Froga horiek egokiak izan behar dira eta ez dira espedientean jada egon behar. Era berean, alegazioak edo froga-proposamenak egiten ez badituzte, ados daudela ulertuko da.
Epe hori igarota, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurari amaiera ematen dion administrazio-egintza emango da, eta bidezkoa den ebazpena eman ere bai.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.