Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2019ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5295

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteiz farmazia-eskualdean (Araba) dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinaraztekoa.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, jakitera ematen da Vitoria-Gasteiz farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela.

Interesatuta dauden botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedientean farmazia-bulegoa eta prezioa direla-eta dauden argibideak, bai eta eskualdatzeko gainerako xehetasunak ere:

– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.

– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza, Recalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 256,41 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 28a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala